miércoles, 15 de junio de 2011

Petrolioaren garraioa: nondik nora

Gaur egun, oraindik ere, Ekialde Hurbileko herrialdeak dira munduan petrolio gehien esportatzen dutenak. Mundu osoko petrolioaren % 32 hortik ateratzen da. Hori dela eta, eskualde horretatik mundu osora petrolioa garraiatzeko dauden bideak oso garrantzitsuak dira. Ekialde Hurbiletik ateratzen den petroliotik gehiena itsaso bidez garraiatzen da, eta beste guztia oliobideen bidez.

Marea beltzak

Tarteka, marea beltzek kostaldea tindatu eta hondamendi ekologikoa eragiten dute. Itsas bizidunak hil eta ehunka lagunen ogibidea kolokan uzten dute. Azkeneko hilabeteetan bertatik bertara ikusten ari gara hori.
Hala ere, marea beltzak ingurumenari eragiten dioten jarduera-multzo baten adibidea besterik ez dira, izotz-mendiaren gailurra. Izan ere, petrolioaren industriaren baitan, ingurumenean arrastoa uzten duten jarduera asko dago, istripurik gertatzen ez bada ere. Adibidez, petrolio gehiago isurtzen da itsasora ontziak zamatu eta hustean, edo garbitzean.

viernes, 10 de junio de 2011

Bete ezineko ametsa



Petrolioa aurkitzeko grina ez da soilik Ameriketako edo Arabiako istorio urruna; Euskal Herrian ere urre beltza aurkitzen ahalegindu dira hamaika aldiz azken mendean, baina saio horiek guztiek emaitza eskasak utzi dituzte.



jueves, 9 de junio de 2011

Petroleoa da gure energi importanteena?

Gure energi importanteena petroleoa da. Zeren eta muduan dagoen guztia petrolioa behar duelako, Adibidez: Koteak, autobusak, kamioiak, motorrak...
Petroleoa gure energi importanteena da eta ezer ezin du ordezkatu.

Petrolioa merkatu da, erregaia ez hainbeste

Petrolioa jaitsi eta jaitsi ari da. Datuek argi erakusten dute: abuztu hasieratik %23,3 merkatu da Ipar Itsasoko Brent petrolio upela, (Europako erreferentzia nagusia) eta orain 60,12 dolar ordaintzen da upeleko, martxoaz geroztik merkeen.

miércoles, 8 de junio de 2011

Energia

Nondik dator petroleoa?

Petroleoa arro subterraneotan eta ur azpiko arroetan aurkitzen da, milaka metrotara.
Makina bereziekin atera behar da petroleoa, hauek dira mota batzuk:

makina hauek lurrean daude.





















Eta hauek ur gainean daude, plataforma izenekoak.























jueves, 2 de junio de 2011

Nola zortu zen petroleoa?


Petrolioa milioika urteann zehar formatutako substantzia da. Likidoa denez, leku batetik bestera mugitzen da lur azpian. Horregatik, zaila da nola sortu zen ziurtasunez jakitea. Gehienek esaten duten teoria hauxe da:
Petrolioa duela milioika urte hasi zen formatzen, itsasoko mikroorganismoak elkarren gainean metatzen hasi zirenean. Itsasoko korronteek itsasertzera bidaltzen zituzten horietako asko eta bertan hil egiten ziren. Horrela, mikroorganismoak hilak gainean harea eta buztina metatu ziren. Materia organikoa lurpean geldi, deskonposatzen hasi zen eta horrela, Petrolioa sortu zen.

Zer dago petrolioz osatuta?


Petroliotik ateratzen diren produktuek, gaur egun garrantzia asko dute. Erabiltzen ditugun gauza gahienak zuntz sintetikoak, plastikoak, kautxua, gurpilak, asfaltoa, garbigarriak, lubrifikatzaileak, nekazaritza zein medikuntzako hainbat produltu kimiko, ...
Baina nola liteke gai bakarretik hain gauza desberdin ateratzea ?
Erraza, : Petrolio gogorrarekin tratatu, ondoren behin eta berriz zatitu eta jarraian zatiak zatitu.

Petroleoa, gure energia


Oro har, petrolioa duena aberatsa da. Gizartea likido beltz horren inguruan antolatuta dago, eta oso zaila izango da hori aldatzea. Badirudi agortzen ez den bitartean gizarteak ez duela beste energia-iturriak sustatzeko ahalegin sendorik egingo. Industria, ordea, ahaleginduko da agortu arte petrolioa erauzten.